Iraila 2010
A A A O O L I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930EC
Urria 2010
A A A O O L I
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

(Français) EHLG soutient la 3ième édition du festival Emmaüs

Barkatu, ez da horrelako mezurik. Français ikusi.

Ekainaren 29a asteartea : EHLG PIÈCES À CONVICTION Liburuaren aurkezpena

HILABETEKO MINTZALDIA: Ekainaren 29a asteartea, gaueko 9tan, Ainhiza Monjolosen

EHLG PIÈCES À CONVICTION Liburuaren aurkezpena :

« Euskal Herriko Laborantza Ganbara-k jasan duen auzi historikoaren lekukotasuna: afera horren ikuspegi bat, aldarrikapen baten historiaren oroipena eta poderearekin izan den tirabiraren aipamena, milaka jendeen borroka bereziaren kondaketa … »

Maritxu LOPEPE eta Rémi RIVIERE, liburuaren idazleek animaturiko gaualdia.

Maritxu Lopepe kazetalaria, 1996 urtean hasi zen lanean Laborari astekarian. 2001 urtean parte hartu zuen Le Journal du Pays Basque – Euskal Herriko Kazeta-ren sortzean, 2008 urteko otsailean utzi arte. Laborantxa gaien inguruko informazionean berezitua da. ELB laborantxa sindikateko animatzailea 5 urtez ere egona da.

Rémi Rivière bere kontu ari da kazetalari moduan, lan egiten du batez ere Efe eta AP prentsa agentziendako Euskal Herriko korrespontsala gisa. 2001 urtean parte hartu zuen Le Journal du Pays BasqueEuskal Herriko Kazeta-ren sortzean, 2008 urteko otsailean utzi arte. 2008 urteko abenduaz geroztik, Pays Basque info web sareko astekariaren argitaratze zuzendaria da ere.

Mintzaldia deneri idekia, sarrera libre.
Xehetasunak: Bixente EYHERABIDE (06 74 51 89 60)
.

(Français) Prochainement un livre sur la bataille d’EHLG !

Barkatu, ez da horrelako mezurik. Français ikusi.

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen auzian Estadoak ez du kazazionean dei egin !

Igurikatua zen berria konfirmatua da : Euskal Herriko Laborantza Ganbararen auzian Estadoak ez du kazazionean dei egin. Ondorioz, Euskal Herriko Laborantza Ganbara osoki eta betirako xuriturik ateratzen da : bere helburua, aktibitateak, antolakuntza eta izaera legalki onartuak dira. 2005eko prefetaren plenta, Ainizako lokalaren perkisizionea, hiru urte iraun duen inkesta judiziala eta korrekzionalean jasan behar izan diren bi auziek ez zuten izaite beharrik. Eta bizkitartean, errealitatea hori izan da : bost urtez Euskal Herriko Laborantza Ganbarak jasan ditu mota guzietako atakeak, prezione haundia sufrituz. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak kario pagatu du atake horiek eskatu dakoten energia, denbora eta dirua. Bainan gaur, elkartea azkarturik atertazen da bere eskubide eta legitimitate osoarekin.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eskertu nahi ditu mementu zail horietan sustengua ekarri duten pertsona guziak, laborari edo ez laborari, hautetsiak eta hautetsi ez direnak, elkarte eta mugimendu guziak, izan diten Euskal Herrikoak edo kanpokoak.

Garaipen hunekin, auzitan diren beste dozierrak ez dira ezeztatzen, izan diten lotuak Kontseilu orokorraren diru laguntzeri, Senpereko Herriko Etxearen diru laguntzeri, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzaileek zergetarik zati bat kentzearen eskubideari eta beste bi lan sail hunkitzen dituzten gaieri. Bainan auzi horiek ez dute gehiago zentzurik, penalean irabazi dozierrean oinarritzen baiziren.

Euskal Herriko Laborantza Ganbara azkarturik ateratzen da Paueko auzitegiaren erabakiari esker. Segituko du sekula baino motibazio gehiagorekin laborari guzier perspektibak emanen dituen laborantza iraunkorraren alde.

(Français) La relaxe d’EHLG est désormais définitive !

Barkatu, ez da horrelako mezurik. Français ikusi.

(Français) La réaction de la préfecture à l’annonce de la relaxe :

Barkatu, ez da horrelako mezurik. Français ikusi.

EHLGren ihardokitzea garaipenaren ondotik :

• Euskal Herriko Laborantza Ganbara Paueko dei auzitegiak hartu duen erabakiaz pozten da. Baionako auzitegiaren erabakia baieztatua da. Zuzenbidearen elementu guziak aitzinatuak izan ziren elkartea (bere izen eta xedeak) eta honen inguruan den desmartxa ez ditezen juridikoki dudan emanak izan. Xuritzea espero zen. Hori da erabakia izan eta justiziaren independentzia goraipatu nahi dugu hemen.
Gehiago irakurtzeko, klika ezazu : (…) »

(Français) Victoire décisive d’EHLG !!

Barkatu, ez da horrelako mezurik. Français ikusi.

“Zuen borroka zuzena da!”

EHLGren alde bai eta ere elkarte askatasunaren errespetuaren alde,

5 urteko borroka eta sustengu anitza!

EHLGren auziaren epaia maiatzaren 6ko ostegun honetan.

Maiatzaren 6ko ostegun honetan, 13:30ean jakinaraziko du Paueko Dei Gorteak bere erabakia, Estatuak Euskal Herriko Laborantza Ganbararen (EHLG) eta haren lehendakariaren kontra ezarria zuen zigor auzian.

(http://www.ehlgdoitvivre.org/, EHLG sostengu Batzordea webgunea ikus).

Piriniar Atlantikoko Laborantza Ganbara Ofizialaren kaltetan, Laborantza Ganbara ordezko baten egitekoa betetzeaz akusatua da EHLG. Honek horrela jokatuz salatzen du hark laborantza industrialaren, intentsiboaren, ekologikoki ez arduratuaren eta sozialki ez zuzenaren alde daraman promozio politika.

(Ikus EHLGren webgune ofiziala: http://www.ehlgbai.org/).

EHLG elkartearen ordezkaritza bat Paueko auzitegian aurkituko da erabakiaren berri hartzeko eta bere iritzia emaiteko.

EHLGren kide eta aldekoak egun berean 19:00etan hitzordu bat ukanen dute, elkartearen biletxean, ipar Euskal Herriko Ainiza-Monjolosen (64), librantzaren kasuan garaipena ospatzeko; kondenaren kasuan aldiz, jarraipena prestatzeko.

(Français) Le site officiel d’EHLG !!

Barkatu, ez da horrelako mezurik. Français ikusi.